2023ko Baigorri-Tafalla topaketak

Sailak/Tags
    raz

    2023/09/04

    2021ean berritu zen senidetzearen kari, joan den irailaren 2an baigorriar talde batekin Tafallarat joan ginen Altaffaylla elkarteko kideekin elkartzeko. Harat arribatu eta San Martin Unxeko soto batera ereman gintuzten: han sotoaren aurkezpen bat egina izan zitzaukun eta arno jastaketa egin ginuen. Batzuek lekutik hurbil den kapera bateko kripta erromanikoa bisitatu ahal izan zuten. Tafallarat itzuli eta Jose Mari Esparzak hiriko bisita gidatua eskaini zaukun. Eguna bazkari goxo batekin bukatu ginuen, kantu, musika eta besta giroan. Eskerrak Tafallarrer euri peko egun eder horrentzat!