Webgunearen helgarritasuna

Baigorriko herriko etxearen engaiamendua

2005eko otsailaren 11ko Aukera Berdintasunari buruzko legearen 47. artikuluaren arabera, linearen bidezko komunikazioko zerbitzu publikoak denen eskura egon behar dira.

Baigorriko Herriko Etxeak, helgarritasun numerikoaren arloan hartu duen engaiamenduaren ondorioz, bere webgunea berriz egiteko gogoa agertarazten du, arraberakotasun osoa bermatuz RGAArekin (Helgarritasunaren Hobetzeko Erreferentzial Orokorra).

Horretarako, Herriko Etxeak bere webgunea ekoiztea erabaki du, Ipar Euskal Herrian plantan emana izan den Elgarweb dispositiboari oinarrituz. Helgarritasunaren aldeko dispositibo hau, Euskal Hirigune Elkargoa osatzen duten 158 Herriko Etxeetako batzordeen eta Herriarteko batzordeen sareko hautetsiek asmatu zuten.

Finkatua zuten helburua: herri bakoitzak bere herritarren esku webgune bat ezartzea, aldi berean ekodiseinatua (ikuspuntu energetiko batetik) eta helgarria (RGAAren araberakoa). Gisa horretan sortu zen Elgarweb proiektua.

Helgarritasun adierazpena

Baigorriko Herriko Etxea bere webguneak helgarri izatera engaiatzen da, 2005eko otsailaren 11ko 2005-102 Legearen 47. artikuluari jarraikiz.

Helgarritasun-adierazpen hau www.baigorry.fr webguneari aplikatzen zaio.

www.baigorrikoherria.eus web gunea www.baigorry.fr web gunearen irudian egina da. Gainera, www.baigorry.fr web gunean oinarrituz egin den kontu-ikuskatzea www.baigorrikoherria.eus web guneari aplikatzen zaio.

Arauen araberakotasun egoera

Baigorriko Herriko Etxeko webgunea (www.baigorry.fr) helgarritasunaren hobetzeko Erreferentzial Orokorraren araberakoa da, RGAA 4.1 bertsioa.

Proben emaitza

www.baigorry.fr webgunea, Elgarweb dispositiboaren arabera diseinatua izan da. Karia horretara, Elkarweb-en oinarri komuna erabiltzen du (orri- eta funtzionaltasun-ereduak). Access42 enpresak araberakotasunarren kontu-ikuskatzea egin zuen 2022ko maiatzaren 3an, RGAAren 4.1. bertsioari araberakotasun osoa frogatuz.

Herriko Etxeak pertsonalizatu dituen elementuak, hots, diseinu grafikoa eta edukiak, 2023/12/06an ikuskatu zituen Euskal Hirigune Elkargoko Helgarritasun Misioak, herriko etxea horretako kidea baita. Ikuskatzeak, RGAAren 4.1 bertsioarekin erabateko adostasun osoa agertu zuen.

Bi ikuskatzeen agregazioak, erakutsi du webgunea 100% RGAAren 4.1. bertsioaren araberakoa dela.

Eduki eskuraezinak

Behereko zerrendako edukiak ez dira eskuragarri arrazoi hauengatik.

Salbuespenak neurriz kanpoko kargarengatik

PDF dokumentu eskuraezinak :

  • Herriko kazeta;
  • Formularioak;
  • Herriko dokumentuak;
  • Hirigintzako dokumentuak.

Dokumentuen bertsio helgarri bat eskura daiteke harreman-baliabide bati esker.

Helgarritasuna beharrezkoa ez duten edukiak

  • Deste norbaitek emandako PDF dokumentuak (adibidez: Diagnostic agricole 2021)

Harreman-baliabide bati esker, dokumentuaren bertsio helgarria eskura daiteke.

Helgarritasun adierazpenaren finkatzea

Adierazpen hau 2023/12/06an finkatua izan da.

Webgunea egiteko erabiliak izan diren teknologiak

  • HTML5
  • CSS
  • JavaScript
  • Edukiak kudeatzeko Translucide sistema (CMS)

Helgarritasuna egiaztatzeko erabiliak izan diren erabiltzaile-agenteak, laguntza-teknologiak eta tresnak

Web orrien probak egin dira web-nabigatzaileen eta pantaila irakurleen konbinazio hauekin:

  • Firefox 104.0.1 eta NVDA 2022.2.2
  • Firefox 104.0.1 eta JAWS 2021
  • Safari 15.6.1 eta VoiceOver (macOS 12.5.1 bertsioan)
  • Safari eta VoiceOver (iOS 15.6.1)
  • Chrome 105 eta TalkBack (Berezko Android 12)

Helgarritasunaren egiaztatzea eskuz eginak izan diren proben emaitza da, tresna batzuz lagundurik (CSS orri dedikatuak, HeadingsMaps luzapenak eta WebDeveloper Toolbar, Color Contrast Analyser).

Araberakotasuna egiaztatua izan duten webguneko orriak

Ikuskatze kontrola frantsesezko www.baigorry.fr web guneko orrietan egin da.

Informazio-oihartzunak eta harremana

Oroitaraztekoa da 2005eko otsailaren 11ko legearen arabera: 

Ahalmen urriko pertsonak urritasunaren ondorioen konpentsatzeko eskubidea du, edozein izan bere urritasunaren jatorria eta mota, bere adina edo bizimodua.

Baigorriko Herriko Etxeak, zailtasunak dituzten pertsonei galdegiten die contact@baigorry.fr helbide elektronikora idatz dezaten, laguntza bat eskainia izan dadin (helgarritasun-alternatiba, argibideak eta edukia beste molde batez emanak).

Errekurtso bideak

Webgunearen eduki batean edo funtzionalitate batean sartzea trabatzen zaituen helgarritasun akats bat kausitzen baldin baduzu, seinalatzen baldin badiguzu eta ez baldin baduzu erantzunik ukaiten, zure dolumenak Eskubideen Defendatzaileari igor diezazkiokezu edo errekurtsoa galdatu.

Horretarako, hainbat molde daude zure esku: