AISIALDI ZENTRO

Sailak/Tags
    raz

    Joko aisialdi zentroa uda honetan izanen da Donazaharren, uztailatik 6tik agorrilaren 14ra.    

     Joko aisialdi zentroa uda honetan izanen da Donazaharren, uztailatik 6tik agorrilaren 14ra.
    Jakinarazten dizuegu 2026ko udako oporretarako izen-emateak 2026ko ekainaren 1etik 12ra egingo direla, astelehenetik ostiralera, soilik Familia Atariaren bidez : https://communaute-paysbasque.portail-familles.app/
       Epe hori igaro ondoren, ezingo da online izen-ematerik egin.
    Familia Atariaren dosierra
    eguneratu zuen informazioa atarian :
    • Helbide berri osoa
    • Eskolaz kanpoko aseguruaren ziurtagiri berria
    • Argazkia
    • RIB-a soilik helbideratze bidez ordaindu nahi baduzue; kasu horretan, helbideratze baimena ere gehitu behar duzue.
    Zuen seme-alabak PAI bat badu (Harrera Proiektu Indibidualizatua), haren espazioan adierazi behar duzue eta dokumentua e-mailez bidali.
    CAF ATL 26 edo MSA « Bons Vacances » MSA 26 laguntzak jasotzen badituzue bakarrik, ziurtagiria beheko atalean igo behar duzue.
    Bestela,  deus ezar behar duzue.
    Gogorarazten dizuegu Euskal Hirigune Elkargoaren webgunean (Atala : Haurtzaroa eta Gazteria → Komunitateko aisialdi guneak → Joko)
    https://www.communaute-paysbasque.fr/enfance-jeunesse-et-vie-etudiante/les-accueils-de-loisirs-communautaires/detail-dun-accueil-de-loisirs-1?tx_cimdirectory_display%5Baction%5D=show&tx_cimdirectory_display%5Bcontroller%5D=Lieux&tx_cimdirectory_display%5Bdirectory%5D=291&cHash=a5bebd8ad73f063c3611b67f37033745
    Honako hauek aurkituko dituzue :
    • Jokoren funtzionamendu araudia
    • Jokoren heziketa proiektua
    • Tarifak
     Jokoren udako proiektua

    Uda honetan, haurrei naturatik eta bizi diren tradizioetatik hurbil dagoen abentura bat bizitzeko gonbita eginen diegu.
    Jostatze, aurkikuntzen, ibilaldien eta sormen tailerren bidez, oinez, skatez edo bizikletaz, “Ama Natura ederra” esploratuko dugu hobeto ulertzeko, errespetatzen eta babesten ikasteko, ondo pasatzen dugun bitartean.
    Baita ere proposatzen dizuegu:
      - 3-5 urtekoentzat eta 6-8 urtekoentzat Taldeka eredua; euskarazko harrera murgiltzailea ere eskainiko da. Zure haurra talde honetan izena emateko, eguna hautatu eta “eguneko” laukian gehitu “Kattalin” edo “Frikunak” jardueraren izen-ematea, adinaren arabera
     • 9-11 urtekoentzat Seignossen mini egonaldia proposatuko dugu 2026/07/20tik 22ra. (talde mugatua).
     • Berritasun bat haurrentzat : gau bat kanpin-dendan Jokoren lorategian. (talde mugatua).
      • Igeriketa ikastaroa 2026/07/21etik 08/03ra igeri egiten ez dakiten 6 urtetik gorakoentzat (talde mugatua).


    ?? Baina 2026ko uda hau musikaz eta partekatzeaz ere betea izanen da !
    Udako proiektuak herri kantua eta ahozko transmisioa izango ditu ardatz. Koplak eta kanta tradizionalak landuz, haurrek kantatzearen plazera, elkarrekin aritzearena, entzutea eta ondare kolektibo bat bizirik mantentzea ezagutuko dute, belaunaldien arteko loturak sortuz.