Baigorri-Baztango gazteen 2. topaketak

Sailak/Tags
    raz

    2023/10/23

    Urriaren 20tik 22rat Baigorriko eta Baztango gazteen 2. topaketak iragan ziren Baigorrin. Ostiral aratsean harrera egin eta gero, ezagutza jokoak egiteko parada ukan ginuen. Biharamunean zilo eta erreketan pasa ginuen eguna. Goizean Bankako meategiak bisitatu ginituen Mikel Indoren esplikapenek lagundurik. Arratsaldean, aldiz, Errobiren gainean raftingez Ortzaizetik Bidarrira joan ginen Artekarekin. Igandean, Amaia Castorenek bideratu pintxo lehiaketa batekin bukatu zen egonaldia.

    2023. urtean Baigorri eta Baztanen arteko lehen bi topaketak egin dira eta espero dugu ondoko urteetan harreman hori azkartuz joanen dela, egungo gazteek Izpegiren beste aldean nor bizi den ikustera joan ditezen.