EUSKARAREN URTAROA : proiektuak-deialdi
Aurten, Euskararen Urtaroa azaroaren 6tik abenduaren 3ra iraganen da.
Euskararen Urtaroaren egitaraua osatzeko, Euskal Elkargoak herriak, eragile publikoak eta elkarteak euskarazko hitzorduen (ateraldiak, tailerrak, formakuntzak, eztabaidak, etab…) proposatzera gomitatzen ditu eta euskara lurralde osoan biziarazteko.
- Herriko Etxeek eta beste eragile publikoek berek antolatzen dituzten animazioak finantzatzen dituzte.
- Lurraldeko elkarteek dirulaguntza eskaera bat egin dezakete, Euskal Elkargoak luzatu duen proiektu-deialdiaren karietara. 1000 €-ko dirulaguntza eskura dezakete animazio bakoitzarentzat, % 20ko autofinantzamendua beren gain hartzen badute.
Proposamen guziak uztailaren 24rako itzuli behar dira, proiektu-fitxa osatuz eta helbide honetara igorriz: urtaroa@communaute-paysbasque.fr
Azkenik, Euskararen Urtaroari buruzko xehetasun guziak irakur eta deskarga ditzakezu Euskal Elkargoko webgunean
