Famili'on egonaldia

Sailak/Tags
    raz

    Familia egonaldi berritzailea 

                        Familia egonaldi berritzailea

    Otsailaren 21ean, ostiralez, ama-hizkuntzaren nazioarteko egunaren karietara, Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete egituretako kideak Baionan elkartu dira “Famili’on egonaldi” ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko.

    Egitaraua:

    • Goizean, helduak euskara klaseetan izanen diren bitartean, haurrak jokoetan ibiliko dira.
    • Arratsaldean, guraso-haur aktibitateak proposatuko dira.
    • Arrats batzuetan, publiko zabalari irekitako animazioak.

    Helburuak:

    • Guraso eta haurren euskara maila hobetzea,
    • familien hizkuntza ohiturak aldatzea,
    • euskararen eta euskal kulturaren bidez, Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzea.

    Prezioak:

    • 300€ eta 650€ artean, haur kopurua eta formularen arabera.
    • Prezio horretan sartzen dira: apairuak, garraioa, lo tokia, aktibitateak, klaseak, animazioak eta materiala.

    Izen ematea:

    Martxoaren 15era arte (larunbata), AEK-rekin kontaktuan sartuz telefonoz (06.03.20.50.10) edo e-mailez (ikastaldi@aek.eus).

     Apirilak 21 > 25 Avril
     Niveau B1-B2 maila
     Baigorri > Lesaka 
     5 egun - 4 gau

     Apirilak 24 Avril > Maiatzak 3 Mai
     Niveau A2 maila
     Arbona > Tolosa
     5 egun - gau 1

    Info+: https://plazara.eus/familion-egonaldia/