Egitarauan: stand ludikoak (zezen mekanikoa, sabel irristagailua, zentrifugagailua…), prebentzio eta informazio guneak gazteriaren inguruan, foro-antzerkia, baltsa lasterketa, igeriketa erakustaldiak, five futbol txapelketa, oztopo lasterketa, water-zone, bainua eta bertan deskubritzeko beste sorpresa anitz! Dena prest da egun aberats bat bizitzeko, aurkikuntzez eta topaketez betea, giro seguru eta goxo batean. Gazteek profesionalekin trukatzeko parada ere ukanen dute eta lagunen artean momentu bereziak partekatzeko aukera. Hitzordua 10:30etatik 18:00etara da, Sameseko aintziran, egun ahaztezina bizitzeko!
ZER DA HAU ZUZEN-ZUZENEAN?
Euskal Hirigune Elkargoko gazteria zerbitzuak (Amikuzeko, Garazi-Baigorriko, Iholdi-Oztibarreko, Bidaxuneko eta Xiberoako poloek) gazteei zuzendutako egun besta antolatzen du maiatzaren 30ean, larunbatarekin, 10:30etatik 19:00etara, Sameseko aintziraren eremuan. 2026ko edizio honetako egitarauan jarduera ludikoak izanen dira, hala nola baltsa lasterketa, bainua, water zone, zezen mekanikoa, sabel irristagailua eta beste anitz, baita programazio kulturala foro-antzerkiarekin, tailer parte-hartzaileak eta gizarte gaien inguruko solasaldi eta gogoeta guneak ere. Horrez gain, informazioa, sentsibilizazioa eta prebentzioa eskainiko dira gazteriako profesionalek animaturik, gune-planak erakusten duen bezala.
NOLA PARTE HARTU?
Jaialdia doakoa da eta ez da izen-emaiterik behar. Gazteei eta haien burasoei idekia da. Egun guzian, adingabeak haiekin diren helduen ardurapean egonen dira.



