Autobus-lineak
Euskal Hirigune Elkargoak ditu Txik-Txak autobus-lineak kudeatzen.
Baigorritik pasatzen diren lineak:
- 62. LINEA: Urepele – Ortzaize (Donibane Garazi - Baiona TER trein-linearekin lotura Arrosako geltokian)
- 64. LINEA: Baigorri-Donibane Garaziko geltokian (Donibane Garazi - Baiona TER trein-linearekin lotura Donibane Garaziko geltokian)
TXIK TXAKek eskaera bidezko garraio-zerbitzu berria eskaintzen du Ipar Euskal Herriko 148 herritan. Denentzat helgarria, autobus-lineak osatzen ditu, ene eguneroko joan-jinen errexteko.
Malgutasuna abiapuntuaren adostean : TXIK TXAK nire hautuzko helbidera datorkit bila, zerbitzudun herrietan.
- Helmuga praktikoak: TXIK TXAK-ek nire herritik proposatuak diren geldilekuetako batetara narama. Erosketak egitera, medikuarengana edo nire bidea autobusez segitzeko.
- Askatasun gehiago: Abiatzea baino oren bat lehenago erreserbatu edo nire bidaia hilabete bat lehenagotik antola dezaket (eskuragarritasunaren arabera).
- Denentzat helgarria: Ibilgailu erosoak mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak dira.
- Itzulbidea erraza da: joateko egin dudan bezala itzultzeko bidaia erreserbatu eta TXIK TXAK-ek nire helmugara eramanen nau.
- Ordutegi zabala : Astelehenetik larunbatera (besta egunak kanpo) 07:30etik 19:00etara.
https://www.txiktxak.fr/eu/zure-garraiobide-ainitzak/eskaera-bidezko-garraioa/
