HERRITAR-KOMISIOAK

Sailak/Tags
    raz

    ℹ️Herriko Etxeak, hainbat herritar-komisio plantan eman nahi ditu, herritar guziei idekiak, herriarendako inportanteak diren gaietan herritarren partehartzea eta kontzertazioa bermatzeko. Gune horiek, eztabaida, elgarrizketa eta proposamen espazioak izanen dira. Komisioetako lanak herriko hautetsier aurkeztuak izanen dira, igurikatua denari ahal bezain untsa erantzutea ahalbidetuko dute bai eta lehentasunen finkatzea lagunduko ere.
    Euskara eta euskal kultura herriarendako lehentasun bat dira. Baigorri herri euskalduna eta kulturalki aktiboa izaiten segitzeko lanean arizan behar dugu.
    Hortako, "Euskara eta kultura komisioa" izanen da herritarrei idekitako komisioetarik bat.


    ?Lehen bilkura, Buruilaren 29an, asteartean, arratseko 8etan iraganen da, Herriko etxe zaharreko kontseilu gelan.

    Jin gustian Baigorriko herrian euskara eta euskal kulturaren aldeko proiektuetan parte hartzera. Herritar guzien artean eraiki proiektuek indar handiagoa ukanen dute herriaren geroarendako!
    Herriko Kontseilua