Inkesta publikoa: herriko bidea

Sailak/Tags

    2024/01/31

    Herriko bide zati baten desklasatzea eta besterentzea

    2024/01/27ko erabakiaren bitartez, Baigorriko auzapezak inkesta publiko bat jarri du martxan: Jauretche jaunaren H 464, 465 eta 470 jabetzen eta Ascarrain jaunaren H 471 jabetzaren hegiko herriko bide zati baten desklasatzea.

    Inkesta Baigorriko Herriko Etxean iraganen da 2024ko  otsailaren 09tik 23ra. Permanentzia bat izanen da 2024ko otsailaren 9an 10etatik 12etara eta 2024 otsailaren 23an arratsaldeko 16etatik 18etara.

    Inkesta denboran, oharrak Herriko Etxean den inkesta publikoen erregistroan txertatzen ahalko dira edo gutunez bidaltzen ahalko (1) postaz (Mme le Commissaire Enquêteur, Baigorriko Herriko Etxea, 64430 BAIGORRI) edo (2) emailez urbanisme@baigorry.fr helbidera.

    Erabakia ikusi