Uztailaren 19an, asteazkenez, herriak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak etxaldeetako funtsen saltze eta alokatzeari buruz antolatu formakuntza iragan zen. Herri ezberdinetako dozena bat laborari bildu ziren. Nola ondasun bat saldu? Nola alokatu? EHLGko jurista den Nadia Benesteau eta Jérôme Gouffrant notarioak argibideak eman zizkiguten desmartxa ezberdinei buruz, baita laborarien eskura diren dispositiboak zerrendatu ere.
Laborantza formakuntza: funtsen kudeaketa
2023/07/23