Larrazkena zahar-etxea: historia eta aurkezpena

Sailak/Tags
    raz

    2023/07/01

    Baigorri herriko lehen enplegatzailea 44 enplegurekin eta horietatik 33 denbora osokoak, Larrazkena zahar-etxeak 30 urte bete zituen 2021. urtean. Gaur egun 46 leku iraunkor eskaintzen ditu, eguneko harreran 2 leku eta "Goxoki etxean" baliabide zentroa Baigorriko kantonamendu zaharrean beren etxean bizi direnentzat. Beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu urririk (ergoterapia, dietetika, laguntzaileeri sustengua, ...). Medikuntza-gizarteko aldaketei egokitzeko eta estruktura egonkortzeko, Larrazkenak Ibarretako Adindunen Laguntzarako Elkartea (frantsesezko "AAPAVA") osatu zuen Iholdi, Isturitze eta Bastida-Arberoarekin. Bere nortasuna atxikitzeko, Larrazkenako administrazio kontseiluak erabaki du irabazirik gabeko elkarte estatutua atxikitzea, eskaintza eta prezioak menderatzeko gisan.