MENDI BIZIAK proiektu-deialdi
Bere mendiko politikaren baitan, Euskal Hirigune Elkargoak, Euskal Mendiko Eskualdeko Parke Naturala aitzinetik itxuratzeko Sindikatu Mistoarekin loturan, MENDI BIZIAK proiektu-deialdia abiarazten du.
Xedea da 2027an hainbat ekitaldi agerian ematea, zeinek publiko zabalari euskal mendiko erronka eta aktibitateak deskubritzeko aukera eskaintzen baitute, eta ber denboran mendiko « praktika onen » errespetuari sentsibilizatzen, erabilera desberdinen arteko elkarbizitza ona bermatzeko.
Proiektu-deialdia helburu hauekin bat egiten duen gertakaria/ekitaldia/animazioa 2027an antolatzeko gogoa duten tokiko eragileei irekia da. Proiektu-deialdiaren baitan, partikularrak ezin dira hautatuak izan.
Hogeita hamar ekitaldi inguruk 500 €-tik 2000 €-rainoko diru-sustengua ukan dezakete, lehenesteko irizpideetan oinarrituz.
Hautagaitzen aurkezteko azken epea: 2026ko irailaren 30a.
Informazioa zure sareetan zabal ezazu eta interesatua bazara gurekin harremanetan sar saitez goxoan.
Araudi osoa eta hautagaitza-inprimakia hemen: Mendi biziak proiektu-deialdia: euskal mendia biziaraziko duten proiektuetarako
