MINTZALDI-EZTABAIDA :Etxaldeen segida
Laborari belaunaldien berritzeak eta segida uztearen gaiak ez dute etxaldearen bizia eta geroa bakarrik hunkitzen. Lurraldeko bizian eragina dute ere bai.
Heldu den maiatzaren 7an, Dominique Lataste psikosoziologoak
– etxaldeen segida uztean berezitua – hitzaldi ziklo ibiltaria abiatzen du
Ainiza Monjolosen.
Hitzaldiz hitzaldi ibiliko da etxaldeen segida uztearen krisia
jakinarazteko eta ekintza konkretuak asmatzeko publikoaren sortu trukaketeri
esker. Ekainean Parisera heltzeko xedea du.
Animatuko duen mintzaldira plazerrekin gomitatuak zirezte, 2026ko maiatzaren 7an, ostegun arratsean, 20.30tan, Ainiza
Monjoloseko Herriko Etxean
"Etxaldeen
segida: desafioak eta aterabideak"
Dominique Latastek etxaldeen segida uztearekin jokoan dena
aurkeztuko du bere ikerketa lanetatik abiatuz eta hainbat arazo nagusi
azpimarratuz, horien artean, etxaldeen segida segurtatzeak edo ez segurtatzeak
duen eragina lurraldean, segida uztearen arrasta psikologikoak, etab.
Proiektu honek tokiko eragileen elkartzea du xede -
laborariak, hautetsiak, herritarrak - eta gogoetak frantses laborantza eta
elikadura subiranotasunaren ministeritzaraino helaraztea, Parisen.
