Momentuko proiektuak

Eraikuntza

Herriko zentroa

Plaza dinamizatzeko eta garraio ez-kutxakorren (oinezkoak, bizikletak) garatzeko helburuarekin, herriko zentroa berrantolatu nahi da elkarbizitzari eta sekuritateari kasu eginez. Proiektu horri buruzko hausnarketa herritarren kontsultarekin hasten da, bereziki herriko zentroan bizi direnekin.  Bilkura publikoen helburua arazoak zerrendatzea, aterabideak atzemaitea eta lekuan berean bizi den gehiengoaren beharrak errespetatzea da.

Bortzirietako harrobia

Baigorriko herria plazatik hurbil den Bortzirietako ofita-harrobi zaharraren jabe da. Duela berrogei urte hetsi zela eta geroztik naturak hamabost bat hektareako eremua berriz estali du. Herriak espazio hori balorean ezarri nahi du. Lehenik, lekuko inguramenaren dibertsitatea eta aberastasuna neurtzeko diagnostiko bat egin behar da. Ateraldiei esker gune naturalak begistatu ahal izan (sustut harrobiaren erdigunean dagoen urmaelaren ingurua), baita animalia espezie batzuek atzeman ere (hala nola xoriak -besteak beste koartza hauskara eta koartzatxo itzaina-, harrapariak, pinpirinak eta mariorratzak). Bukaerako helburua eremua publikoari idekitzia da, gunea deskrubriarazteko eta guneko ondare naturala balorizatzeko, beti ere inguramenaren gaineko eraginak mugatuz.

Zahar-etxea

Gaur egun Larrazkena zahar-etxea herriko enplegatzaile haundiena da: 44 langile ditu eta horietarik 33 denbora osoz ari dira. Egoitzak 46 leku iraunkor proposatzen ditu, eguneko 2 leku eta "Goxoki Etxean" baliabide zentroa, Baigorriko kantonamendu zaharrean beren etxean bizi direnentzat. Orain, ganbara bikitzetan harrera egitea geroz eta zailago denez, eraikinaren jabe gisa herriak haunditze obrak egin nahi ditu ganbara gehiago eskaintzeko.

Ekonomia eta gizartea

Biharko etxaldeak

Euskal Herriko Laborantza Ganbararekin burutu zen laborantza-diagnostikaren ondotik, herriak laborariak lagundu nahi ditu beren ondasunen kudeaketan, etxaldearen transmisioan, proiektuen eremaitean, etab. gaitasunak dituzten baliabideak baliatu eta informazio praktikoak eskura izan ditzaten, Horretarako etxaldeen bisitak eta formakuntzak antolatuak dira Euskal Herriko Laborantza Ganbararekin elkarlanean.

Etxebizitzaren inkesta

Etxebizitza inkesta bat jarri da martxan urte osoan okupatuak, erdizka erabiliak ala hutsak diren etxeen kopuruak ezagutzeko, baita egoeraren arrazoinak zoin diren jakiteko ere. Lehen helburua ikuspegi orokor baten ukaitea da; bigarrena, (urte osoko) etxebizitza bilaka daitezken eraikinak begistatzea. Bainan, aitzinetik inkesta bat egin behar da etxebizitza beharrak zoin diren jakiteko, etxebizitza-eskaintza proiektuek etxebizitza-galdeei erantzuteko gisan. CAUE kontseiluak inkestako tresnak sortzen laguntzen gaitu.

Ondarea

Kintoan Barna

Baigorriko, Bankako, Urepeleko eta Esteribarko herriek, Eugi eta Zubiriko kontseiluek, eta, Baigorriko Ibarreko Sindikatak Kintoan Barna izeneko lurraldea osatzen dute eta horren biziarazteko dihardute. Helburu nagusia ibarretako demografiaren gainbehera gelditzea da. Lehen urratsa, 2017an martxan jarria, eskaintza turistiko berrien finkatzea izan zen, ondare-baliabideen balorizazioaren oinarrian.

Paleografia

Herriak paleografia tailerrak proposatzen ditu, herriko artxiboak ordenagailuan berridazteko, zaharrenetatik hasiz (1647ko parropiako aktak). Parte-hartzaileek binaka lan egiten dute: batek irakurketa egiten duelarik, besteak irakurritakoa ordenagailuan idazten du. Tailerrak, bi astero, astelehen arratsaldeetan dira, 2:00etatik 6:00etara.

Tailerran izena emateko edo informazio gehiagorentzat animazio zerbitzuarekin harremanetan jarri: animazioa@baigorry.fr / 06.43.62.23.22.

Gazteria

Hiru eskolen topaketak (2. urtea-5. urtea)

2023tik herriak eskolarteko topaketak antolatzen ditu, euskara eta herriaren deskubritzea hartuz ardatz gisa. Klaseka, hiru eskoletako haurrek (Jean Pujo, Ikastola eta Donostei) aitzinetik hautatu gaiei buruzko tailer eta aktibitate ezberdinetan parte hartzen dute: fauna eta flora, historia eta ondarea, kultura, trebetasuna, etab. Ildo horretan herriak gazteen arteko topaketak, herriaren hobeki ezagutzea eta euskararen sustapena garatu nahi ditu.

Baigorri-Baztango topaketak (6.a-3.a)

2023tik Baigorriko eta Baztango herriak bildu dira beren herrialdeko gazteer topaketa egunak proposatzeko. Gaztedanik bi ibarren arteko biztanleen trukaketak bultzatzeak "hesi naturalak" eta "mugak" desagarrazi behar lituzkete, etorkizunean Izpegiko lepotik haratagoko bizi sozialak uztartzeko gisan.

Kultura

Udalbiltza

Herria Udalbiltza elkartearen kide da. Udalbiltza mugar gaindiko herri eta elkarteen kolektiboa da, Euskal Herri osoan proiektuak garatzeko asmoa duena, baita lurraldeko hautetsi eta eragile ezberdinen arteko lankidetza ere.

Udalbiltzaren proiektuaren berriak segitu

Herrien arteko harremanak

"Kintoan Barna", "Baigorri-Baztango topaketak" eta "Udalbiltza" proiektuak herrien arteko harremanen proiektuen barne dira ere.

Baigorri-Tafalla senidetzea

1979. urtean ziren Baigorri eta Tafalla senidetu. Kulturaren bizitasunak, bakoitzaren arkitektura- eta historia-ondarearen aberastasunak eta hurbiltasun geografikoak bien arteko zubi dira: biak arima eta bihotz nafarrekoak dira. Senidetzea berpiztu da 2021eko urriaren 17an, elkarteen arteko topaketa kulturalen kari: huna urrats berri bat mendiz gaindiko Nafarroa baten eta Europa ideki baten baitako harremanak indartzeko.