Nazioarteko emazteen eskubideen eguna
Behin betiko: emazteen eskubideak defendatzea
Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Hirigune Elkargoak sentsibilizazio-kanpaina berri bat abiatu du, emazteen eskubideak borroka historikoen emaitza direla gogorarazteko: gaur egun ere indarrean direnak, baina oraindik ere ahulak eta zalantzan jarriak.
Emazteen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko elkargoz gaindiko batzordeak bultzaturik, 2026ko kanpaina testuinguru nazional eta nazioarteko batean kokatzen da, non jadanik eskuratutako eskubide batzuk berriz ere zalantzan jartzen diren, eta oraindik ere desberdintasun nabarmenak ageri diren haien aplikazioan. Kanpainak argi eta garbi berresten du martxoaren 8a Emazteen Eskubideen Nazioarteko Eguna dela, eta ez ospakizun sinboliko hutsa.
« Behin betiko » izenburupean, kanpainak emazteak agerian jartzen ditu, erretratu margotu bero eta garaikideen bidez. Hiru gai nagusik egituratzen dituzte irudiak eta mezuak: parekidetasuna eta herritarren engaiamendua, lan- eta soldata-berdintasuna, eta norberaren bizitza aukeratzeko askatasuna. Eguneroko bizitzan, arlo publikoan zein pribatuan, emazteek bizi dituzten borroka funtsezkoak dira horiek guztiak.
Emazteak ekinean erakutsiz eta egoera zehatzak balioan jarriz, Euskal Hirigune Elkargoak gizarte osoa interpelatu nahi du, bereziki emakume gazteak, kontzientzia pizteko eta mobilizatzeko. Kanpaina hau pedagogikoa, mobilizatzailea eta inklusiboa izan nahi du, benetako berdintasuna oraindik ere denon artean eraiki beharreko helburua dela gogoraraziz, behin betiko.



