Paleografia tailerrakoak Baionan

Sailak/Tags
raz

2023/12/19

Abenduaren 18an Paleografia Tailerrako kideek eguna Baionan iragan ginuen. Goizeko programan Departamenduko Artxiboen bisita gidatua: Terek, hango teknikariak, erakutsi zaukun dokumentuen errezebitzea, garbitzea, sailkatzea eta kontsultak nola bideratuak ziren. Arratsalde iduzkitsua Baionako bisita gidatu historiko batekin iragan zen. Egun aberatsa beraz, artxiboen transkripzio lanari zentzu emaiten dakona: aurten parropiako 1100 akta baino gehiago transkribatu ditugu. Ea gehiago egiten dugun 2024ean!