PLUi 

Sailak/Tags
    raz

    Hego Baxenabarreko elkargo azpiko Tokiko Hirigintza-Planaren (elkargo azpiko THP) apailatzea

    2025eko ekainaren 21eko Euskal Hirigune Elkargoko Kontseiluak aitzinetikako hitzartzearen emaitzak bildu ditu eta Hego Baxenabarreko elkargo azpiko Tokiko Hirigintza-Planaren (elkargo azpiko THP) proiektua erabaki du.

    44 herriei dagokie: Ahatsa-Altzieta-Bazkazane, Aintzila, Ainhize-Monjolose, Aldude, Anhauze, Arhantsusi, Armendaritze, Arnegi, Azkarate, Banka, Behorlegi, Bidarrai, Bunuze, Duzunaritze-Sarasketa, Buztintze-Hiriberri, Zaro, Ezterenzubi, Gamarte, Hozta, Ibarrola, Iholdi, Irisarri, Irulegi, Izpura, Jatsu, Jutsi, Lakarra, Landibarre, Larzabale-Arroze-Zibitze, Lasa, Lekunberri, Mendibe, Ortzaize, Izura-Azme, Pagola, Baigorri, Donazaharre, Donibane Garazi, Donaixti-Ibarre, Arrosa, Eiheralarre, Suhuskune, Uharte Garazi eta Urepele.

    Orain, elkargo azpiko THPak Pertsona Publiko Partzuerrei (Frantziako zerbitzuak, Eskualdea, Departamendua, ekonomia arloko ganberak, LuKE...), eta Ingurumen arloko Agintaritzari aurkeztua izanen zaie, baita hunkituriko 44 herriei ere, iritzia ager dezaten.

    Iritzi horiek bildu ondotik, inkesta publiko baten gaia izanen da; orduan, denek oharrak eta menturazko aholkuak adierazten ahalko dituzte. 

    Inkesta publikotik landa, elkargo azpiko THP proiektua, iritzi bilketa eta inkesta publikoaren harira bilduriko iritzi eta oharren arabera alda daitekeena, Elkargo Kontseiluari aurkeztuko zaio onar dezan. Onartua izan ondotik, elkargo azpiko THPa betetzekoa izanen da. 44 herrietan indarrean zeuden 4 tokiko hirigintza-planak eta 22 herriko mapak ordezkatuko ditu.

    Hego Baxenabarreko elkargo azpiko THP proiektuaren laburbilduma

    2025-2035 eperako aurreikusirik, lurraldeko oreka hobeki segurtatzeko xedea du (Garaziko polaritatearen garapenaren egonkortasuna, inguruko herrien garapena menperatzea, hazkunde jarraikiago bat sustatzea, berdin mendiko herrietan biztanleriaren galtzeko joera geldiaraztea). 

    Horrela, 1 135 bizitegi ekoiztea du helburu, 750 biztanle gehiago biltzeko, hots urteroko %0,5eko biztanleriaren hazkundea hemendik 2035era (%0,2koa zelarik azken urteetan).

    Bestalde adierazten du natura-, laborantza- eta oihan-guneetan kontsumoa %50 aldera doitzea azken hamarkadaren aldean, Klima eta Erresilientzia Legeko eta LAGIBEEko neurriek finkaturiko helburuen errespetuan (-%50) eta Ipar Euskal Herria-Seinautzeko LuKEk 2025eko urtarrilaren 30ean finkaturiko neurriekin koherentea da, doitzeko helburuak lurraldeari egokitzen dituelarik (-%49). 

    Etorkizuneko araudiak bizitegi sozialaren eskaintzaren garapena ahalbidetzen duten neurriak (alokatzeko eta erosteko), euri-uren eta ur zikinen kudeaketa ona eta edateko ur baliabideari egokituriko garapena barne hartzen ditu, paisaiak eta barnealdeko eraikin-nortasunaren ezaugarriak zaintzea kontuan hartuz.

    Hego Baxenabarreko elkargo azpiko HTP proiektuaren erabakiari buruzko iritzi bilketa 

    Elkargo azpiko THP proiektua osatzen duten elementu guziak deskarga daitezke hemen: https://www.communaute-paysbasque.fr/logement-et-urbanisme/les-procedures-durbanisme/procedures-durbanisme/elaboration-du-plan-local-durbanisme-infracommunautaire-plui-sud-basse-navarre

    Erraz ikusteko, arau grafikoak (eremu desberdinak, eremuen xedea, jartzeko arauak, goratasunak, etab.) ikus daitezke diapo ikusgailu baten bidez: https://apgl64.geomatika.fr/dev6/index.php?u=1435